

Webartean responsive web orrialdeen, online denden
prestaketa eta argitaratzean eta diseinu grafikoan aritzen den
lan eremu anitzeko enpresa gara.
ZERBITZUAK
WEB GARAPENA
Reponsive webgune, online merkataritza, banner, promozio mikrogune proiektuak garatzen ditugu. Edukien idazketa eta itzulpen zerbitzuak eskaintzen ditugu.
DISEINU GRAFIKOA
Edozein euskarrirako sormenezko proiektuak diseinatu eta garatzen ditugu, bai paperean bai digitalean: katalogo, eskuorri, kartel, papergintza, ilustrazio, ferietarako material anitzak, eta abar.
CMS
zure webgunea zure beharretara egokituz eraikiko dugu, bai Wordpress eta Prestashop bezalako eduki kudeatzaileak oinarri hartuta, zein neurrira eginda, edukiak zeuk eguneratu ahal izateko eran.
ARGAZKIGINTZA ETA BIDEOA
Aurkezpenetarako, interneten zabaltzeko, ekitaldi, feria, biltzar eta abarretan publizitate gisa erabiltzeko bideo korporatiboak gauzatu eta editatu egiten ditugu. Produktu argazkigintza egiten dugu.
METODOA
1
AZTERKETA & ESTRATEGIA
Negozio berri bati ekin edo daukazuna hobetzeko asmoa baduzu, lagun zaitzakegu, horretarako zure lehiakideak aztertu eta mugituko zaren arlora eta merkatura egokitutako estrategia garatuz. Zure beharrak ikertu eta aztertuko ditugu. Zure marka helburuak zehaztu eta kokapenerako estrategia sortuko dugu.

2
DISEINUA
Zure webgune berrirako hasierako zirriborro batzuk erakutsi eta elkarrekin egokiena aukeratu eta gero horren gainean lanean hasiko gara. Webarteanen, zuk hala nahi izanez gero, zure enpresaren diseinu grafikoaren inguruko behar guztiez arduratuko gara, zure Nortasun corporatiboa sortuz, logotipoa eta papergintza barne.

3
GARAPENA
Erabilgarritasunari garrantzia ematen diogu, zure bezeroek informazioa era erraz eta intuitiboan aurki dezaten. Guzti hori zindutako eduki arkitektura eta diseinu erakargarri baten bidez, bai one-page edo webgune sinpleetan, zein neurrira egindako eta programazio konplexuagoa eskatzen duten sakonera gehiagoko proiektutan.

4
ARGITARATZEA
Zure markaren azken emaitzarekin gustora senti zaitezen nahi dugu, interneten era paperean, edozein zalantza edo behar duzun edozein eguneraketerako zure esanetara egongo gara beti.

Zure proiektuaz hitz egingo dugu?
Zure web proiektu diseinu, marka birdiseinatze,... eta abarrez hitzegiteko jar zaitez gurekin kontaktuan.
Zure helburuak lortzen eta zure negozioa haziaraten lagunduko dizugu.