Menu

INFO DISEINU GRAFIKOA

  • Argitalpen maketazioa
  • Nortasun korporatiboa
  • Logotipoak
  • Publizitatea
  • Birdiseinatzea
  • Argazkigintza & bideoa
  • Errotulazioa
  • Ilustrazioa
Argitalpen maketazioa


Webarteanen eskaintzen ditugun zerbitzuetako bat liburu, dokumentu, aldizkari, egunkari eta erlazionatutako argitalpen ezberdinen maketazioa da. Mota honetako argitalpenei eskainitako diseinu grafikoaren adarrari Diagramazioa edo Argitalpen maketazioa deritzo.

Maketatzea orrialde bakoitzeko kokapen zehatz batean irudi, testu, ilustrazio, lerroak eta antzeko osagai ezberdinen banaketari deritzo. Esan genezake argitalpen diseinuak prozesu osoa hartzen duela barne, hasierako proiektu grafikotik hasita, preprensa eta post prensara irisi arte, hau da, imprimatzeko prestaketa eta akabera hurrenez hurren. Guzti honen ohiko izena maquetazioa da.

Diseinatzaile eta maketatzaile bi lan desberdin diren arren, ohikoena biak pertsona berak aurrera eramatea izaten da, eta funtzio hauek estudio edo argitaletxe handienetan bakarrik banatu ohi dira bi sailetan. Diseinatzaileak proiektuaren itxura, tipografia aukeraketa, artikuluen hierarkia, parrafo era karaktere estiloak eta abarren ardura hartzen du, maketatzaileak maketa osatzeko diseinatzaileak proposatutako diseinuaren jarraibideak erabiltzen ditu.


PREZIOAK

Nortasun korporatiboa


Enpresa edo negozio baten nortasun korporatiboa bere markaren adierazpen fisikoa da. Erakunde baten nortasunaren alderdi bisualaren berri ematen du.

Orokorrean, bere barnean logotipo eta euskarri elementuak ditu, nortasun korporatibo eskuliburua deritzon dokumentu batean jasotzen diren gida-lerro nagusi multzo batez koordinaturik. (Fuente: Wikipedia). Gida lerro nagusi hauek markaren irudia nola azaldu behar den finkatzeaz gain, enpresak helarazi nahi dituen balioak, misioa eta filosofia zehazten dituzte.

Euskarri elementu ohikoak: bisita txartelak, idazpurudun orrialdea, karpeta korporatiboa, gutunazal korporatiboak, fakturak, arropa, ibilgailuak eta abar luze bat.

Nortasun korporatiboa eta Irudi korporatiboa nahastea oso ohikoa da, eta ez dira gauza bera. Ezberdintasuna argitzeko, adibide gisa jar dezagun pertsona bat, bereizten duten bere janzkera, adierazteko modua, izaera eta definitzen duten beste ezaugarriekin, guzti honek besteengandik desberdintzen duen nortasuna sortzen du. Besteek berekiko duten pertzepzioa, ordea, oso desberdina izan daiteke, eta hori pertsona horren irudia pertzepzio horren emaitza da. Enpresa batek oso ondo eratutako eta landutako Nortasun korporatibo izan dezake, eta hala ere eraginkorra ez izatea, ondorioa Irudi Korporatibo txarra izanda.


PREZIOAK

Logotipos


Logo edo logotipoa, marka baten irudikapenari deitzeko erabiltzen den erarik arruntena da, bai bezeroek, eta askotan baita profesionalek ere, nahasmena sor dezaketen kontzeptu teknikoetan sartu gabe elkar ulertzea errazteko erabilita. Halere, irudikapen guzti hauek ez dira logotipoak, horrela esaten badiegu ere.

Logo edo logotipoa: irudikapen tipografikoa da, hau da, hitzak tipografia desberdinekin. Ikono edo ikurren bat izanez gero, ez da logotipoa. Adibidez Yoigo edo Coca Cola.

Isotipoa: neurri batean logotipoaren aurkakoa dela esan genezake, marka baten zati ikoniko edo ikurraduna da, laguntzen dion inolako testuen beharrik gabe. Ikur hau berez ezaguterraza da. Adibidez, Apple-en sagarra, McDonald's-en M hizkia, Niken swoosh famatua.

Imagotipoa: hain zuzen ere, aurreko bien nahasketa litzateke. Marka baten ikono edo ikur batez lagundutako testu bidezko irudikapena da. Imagotipoak bere osagai bakoitzak bere aldetik funtzionatzeko gaitasuna izatea du ezaugarri. Esate baterako, Carrefour-ren ikurra eta Carrefour testu bera, bereizita aurki daitezke askotan, eta hala ere marka erabat ezaguterraza da. Adibidez, Carrefour, Lacoste, Adidas, Adobe.

Isologoa: testu eta ikurra elementu bakar batean lotuta doazenean, eta imagotipoan ez bezala, ezin dira banandu marka ez litzatekelako behar bezala irudikatuta egongo eta are gehiago, agian ezagutu ezina geldituko litzateke. Adibidez, UPS, Pizza Hut, Intel, Burger King.

    Marka baten irudikapen egokia aurrean aipatutako edozein elementuren bidez honako ezaugarriak beharko lituzke:
  • - Soiltasuna: zenbat eta sinpleago, gogoratzeko errazagoa.
  • - Originaltasuna, lehiakideengandik bereizten duen zerbait.
  • - Irakurgarritasuna, baita nahiko tamaina txikitan ere.
  • - Aldagarritasuna, positiboan zein negatiboan ondo ikus dadila.
  • - Moldaerraztasuna, komunikatzeko bide ezberdinetara moldagarria izan dadila.

PREZIOAK

Publizitatea


Publizitatea hau da: balizko erosle, ikusle, erabiltzaile, eta abar erakartzeko izaera komertziala duten iragarki edo berriak zabaltzea.

Hain zuzen ere, publizitateak kounikatzeko bide eta euskarri fisiko zein digital ugari har ditzake barne.

Webarteanen kudeatu ditzakegun euskarri horietako askoren artean Papergintza korporatiboa dago, enpresa baten aurkezpen eta sustapenean ezinbestekoa dena. Edozein enpresaren nahitaezko papergintza material oinarrizkoena honakoa da: Lehen eta bigarren folioa, faktura, gutunazal korporatiboa, aurkezpen edo bisita txartela, karpeta korporatiboa, eskuorriak, katalogoak.

Publizitate kanpainetarako elementuak, bideo korporatiboak, publizitate spotak, kartelak, flyerrak, eta abar.

Azoketarako material eta aurkezpenak. Azoka edo biltzar bateko stand deituriko guneetan enpresa batek bere produktuak ikusgai jarri eta bisitariei erakusten dizkio merkatal erlazioak sortzeko. Stand batek ordezkatzen duen enpresaren filosofia eta irudi korporatiboa zintzoki isladatu behar du. Azoka edo biltzarretan elementu ezberdinak erabili ohi dira: roll up-ak, oihalak, stand eramangarriak, modularrak, eta abar.


PREZIOAK

Birdiseinatzea


Enpresak garatu egiten dira eta noski merkatuan lehiakor mantentzeko etengabeko hazkundean aritzen dira, eta beraz baliteke haietako baten logotipoa edo baita Nortasun korporatibo osoa ere garai berrietarako egokia ez izatea, zaharkitua egotea.

Zure logotipoa birdiseinatzeko unea den jakiteko seinale batzuk izan daitezke zure lehiakideek zurea baino logo gaurkotuagoa edo hobea izatea, bere garaian sekulakoa iruditzen zitzaizun logoari gaur egun konplexuegia baderitzozu, edo zure logoa imprimatzeko oso egokia bazen ere inguru digitalean ez badu horren emaitza ona ematen, eta abar.

Birdiseinatze bat egiteko bideak jarraitzen dituen arauak hauetan laburbildu genitzake: logoaren funtsa eta jatorrizko ideiari probetxua ateram kolore eta tipografiak eguneratu, aldaketa horren errotikoa ez izatea bere publikoarengatik ezaguterraza izaten jarrai dezan, jatorrizko diseinuaren ahulguneak hobetzea, xehetasunak eguneratsea, eta abar.

BrandingBranding korporatiboa kontsumitzaileen gogoan enpresa baten sortzean datza. Ez dagokio bakarrik enpresaren itxurari (logo, kolore korporatiboak…) baizik eta bezeroek jasotzen duten modura.aren inguruko egungo joerak zalantzarik gabe responsive logoakResponsive logo batek (responsive webgune baten antzera) pantailaren arabera egokitzen den diseinu bakarra dauka. Neurriak portzentaietan erabiltzen ditu, pixeletan balio finkoak erabiltzen dituen moldagarriak ez bezala. dira, ez da logo modagarriaLogo moldagarriak (webgune moldagarrien antzera) aurrez zehaztutako piexel neurri finkoak erabiltzen ditu gailu ezberdinetzan erakusteko: ordenagailu, tablet edo mugikorra.rekin nahastu behar. Gailu ezberdinen etorrerarekin, smatphone, tablet eta abar, logotipoak edozein tamainara egokitzea ezinbestekoa da. Beste joera nagusia da geroz eta era soil eta minimalistagoan aurkeztea, gutxirekin asko esatea, oroitzeko errazagoa egiten du.


PREZIOAK

Argazkigintza eta bideoa


Argazkigintza Webarteanen weberako argazkigintza eta produktu argazkigintza ditu ardatz nagusi.

weberako argazkigintza: ia edozein webguneren diseinuan irudiak funtsezko osagaiak dira, kalitate onekoak eda ondo aukeratuta badaude bisita gehiago erakar ditzakete, eta beraz webguneak eskaintzen dituen zerbitzu edo produktuen salmenta bultzatu. Oso garrantzitsua da argazkiak berezkoak izatea, Google-ek ez dituelako jatorria stockean daukaten irudiak kalitatezko eduki gisa hartzen, eta hori webgunearen kokapenerako ez da ona. Gainera, berezko irudien erabilera bisitariengan benetakotasun sentipena indartzen du. Irudiak weberako optimizatzea funtsezkoa da, astunegiak badira webgunearen karga denbora igoarazten dutelako bisitariak galduz.

Produktu argazkigintza: produktu zehatz baten ezaugarriak, kolore, testura, itxura, etab. fidelki aurkeztean datza, eta bezeroaren onarpen maila eta produktua eskuratzeko nahia neurri handi batean argazki horren kalitatearen araberakoa izango da.

Bideo baten sorrerarako, garrantzitsua da bezeroarekin biltzea, bere ideia mahaigaineratu eta azal dezan, osatu beharreko proiektuaren oinarriak finkatu ahal izateko. Berez, ezinbestekoa da sortu nahi den bideo mota zehaztea, zein ikusleri dagoen zuzenduta, zein euskarritan ikusiko den…

Proiektua definitu eta, beraz, aurrekontu bat prestatu ahal izateko, bezeroak aurrez prestatutako gidoirik baduen, zein izango den iraupena, hizkuntza ezberdinekin bertsioak sortu behar diren, filmazio, animazio, rotoskopiaRotoskopia animazio teknika zaharra fotograma bat, beste bat erreferentzi bezala hartuta, bermarraztu edo kalkatzean datza., animaticAnimatic kamera mugimendu, enkoadraketa desberdinak, etab. erabilita Storyboard (aurreko marrazkiak) bat animatzeko era bat da, bukaerako ikusentzunezko produktu baten zuzendu daiteken maketa bihurtzeko., scribingVideo Scribing-a, Motion Graphics estiloa erabilita eskola edo ubertsitateko arbela zurien antzekoetan istorio bat kontatu edo gai zehatz bat azaltzen duen animazioa da., bideo korporatiboaBideo korporatiboa enpresa edo marka bat era erakargarrian aurkezteko modu bat da, bere balore nagusiak, enpresa filosofia eta lehiakideengandik ezberdintzen duena nabarmentzeko. etc


PREZIOAK

Rotulación


Errotulazioa marka edo mezu zehatz bat erakusteko teknika grafiko bat da.

Enpresa edo negozioentzat errotulazio mota desberdinak daude, hala nola atzeko argiztapena duten kartelak, seinaletikaSeinaletika, pertsona edo pertsona multzoak portaera zalantzak sor ditzaketen espazio puntuetan gidatu edo antolatzeko funtzioa betetzen duen seinale edo ikur multzo batean laburtutako komunikazio bisual sistema bat garatzen duen diseinu grafikoaren arloko jarduera da. Adibidez, hedadura handiko tokietan (saltoki handiak, lantegiak, industrialdeak, parke teknologikoak, aireportuak, etab. (Iturria: Wikipedia), gorpuzdun hizkiak, biniloak eta abar luze bat.

Asko dira errotulazio on baten onurak. Hasteko, lokal, negozio, enpresa edo ibilgailu bat negozioaren izena iragartzen, denbora guztian funtzionatzen duen marketing baliabidea da. Beraz, ikusten dituzten pertsonen arreta deituz markaren irudia indartzeaz gain, telefono zenbakia, lan eremua, emaila, webgunea bezalako enpresaren informazio erabilgarria eman dezake.

Errotulazioari buruz hitz egiterakoan ohikoena enpresaren logoa duen ibilgailu edo denda baten erakuslehioan pentsatzea bada ere, lan desberdin ugari egiten dira, adibidez negozio edo bulego baten barne errotulazioa, horma-irudiak, etab.


PREZIOAK

Ilustración


Ilustrazioa komertzial zein literatura arloko argitalpen baten testua osatu edo apaindu egiten duen marrazki, margolan edo artelana dela esan genezake.

Baina egia esan, ilustrazioak askoz ere eremu zabalagoa hartzen du. Berez, iluztrazio mota ugari daude, haur ilustrazioa, editoriala, diska edo liburu azalak, infografiakInfografiak erabiltzaileari gai ezberdinak era bisualean komunikatzeko testurarekin bateratutako irudi ulerterrazak dira., publizitatea (kartelak, triptikoak, etab.)

Argitalpen mota bakoitzean, ilustrazioak helburu desberdinak izango ditu, adibidez haur ilustrazioan irudiak haurrentzat horren deigarriak dira ez dela ia testurik behar ipuin baten haria jarrai dezaten, eta publizitate ilustrazioan berriz, helburua enpresa batek eskaintzen duen zerbitzu edo produktoa erakargarriago egitea eta bezero gehiago lortzea denez, beste ikuspegi bat erabili behar da.

Gurekin kontaktatu eta zure proiektua azaldu, arlo desberdinetara egotitutako ilustrazioak egin ditzakegu: liburuak, aldizkariak, infografiak, diska edo liburu azalak, diska libretoak, elastikoak, etab.


PREZIOAK

Zure proiektuaz hitz egingo dugu?

Zure web proiektu diseinu, marka birdiseinatze,... eta abarrez hitzegiteko jar zaitez gurekin kontaktuan.

Zure helburuak lortzen eta zure negozioa haziaraten lagunduko dizugu.

KONTAKTATU