Menu

INFO WEB DISEINUA

  • Web korporatiboa
  • Web birdiseinaketa
  • Oline denda
  • Web catálogo
  • Web mantentze-lanak
  • Landing page
  • Ahokalekua, domeinua, SSL
  • Web edukia
Web corporativa


Web korporatibo batek enpresa bati buruzko informazioa, bere irudi, produktu, zerbitzu, xede, historia, langileak, eskaintzak, kokapena, kontaktua, edo, orokorrean, bere merkataritza estrategia bideratzeko aintzakotzat hartzen diuen edozein datu mota erakus dezake, eta hortaz oso tresna baliagarria suerta daiteke bere irudia sustatzeko eta bezeroa erakartzeko zein berarekin harremantzeko beharrezkoa den konfiantza helarazteko.

Web korporatibo baten helburua enpresa baten eta bere bezeroen arteko erlazio hori ezarri, finkatu eta sustatzea denez, eskainitako produktu eta zerbitzuei edo promozio desberdinei buruzko informazioa azaltzeaz gain, bezero horiekin harreman zuzenaren bitartez informazio horiek zabaltzeko eskaera egiteko aukera eskaini behar du, galdetegi, posta elektroniko edo telefonoa bezalako bitarteko desberdinak erabiliz, honela negozioaren jarduerarekin erlazionatutako balizko zalantza edo galderei era eraginkorrean erantzuteko.

Funtzio hauek eta blog, portfolio edo sare sozialetako edukiak bezalako elementuak diseinatzerakoan, helburua beti oraingo zein etorkizuneko bezeroekin loturak sortu eta indartzea izan behar duenez, erabilgarritasun ezaugarri batzuk bete behar dira. Web korporatibo bat nabigatzeko erraza izan behar du, ondo egituratutako menu praktikoa eduki, eta informazio jarioa atalen artean era natural batean gertatu behar du, erabiltzaileari jarduna erraza baino era berean erakargarria gerta dakion.


PREZIOAK

Rediseño web


Webgune batek bere diseinua ren helburuak bete behar ditu, izan hauek bezeroekin komunikazioa erraztu, erlazio berriak sortzea, enpresaren irudi eta baloreak azaltzea, zerbitzu edo produktuen eskaintza... Kasu askotan, egokitzapena beharrezkoa izango da webguneak bere funtzioa betetzen jarrai dezan, bai enpresa hazi egin delako, bai webgunearen helburuak aldatu direlako, zaharkitua gelditu delako (gaur egun webgune bat ez bada smartphone bidez guztiz erabilgarria ez da batere baliagarria), edo enpresaren zerbitzura dagoen tresna gisa bere eraginkortasuna sustatu nahi delako, besterik gabe.

Egungo webgunearen zein negozioak behar dituen ezaugarri eta funtzioen azterketa sakon baten bidez, webguneari bultzada berritua emateko gehitu behar zaizkion diseinu eta funtzionaltasunekiko eman beharreko aurrerapausoak definituko dira. Diagnosi egokia webgune bati etekin handiena ateratzeko oinarria da. Jasotzen duen trafikoa aztertzea, gailu desberdinetara egokitzapenarekiko gabeziak, proiektua pentsatuta dagoen merkatu segmentura iristen den ala ez, eta noski UIUI-ak (User Interface edo erabiltzaile interfazea) erabiltzaileari webgunearekin elkar eragitea ahalbidetzen dioten bitartekoak jartzen ditu, diseinu erakargarria, eta edozein gailuarekiko moldagarritasuna ere., UXUX-a (User eXperience) erabiltzailearentzat esperientzia asegarri baten diseinura bideratzen da, webgunearen erabilgarritasuna erarik sinple, eroso eta eraginkorrenean egituratuz., eta dagokion funtzioa bezeroentzat eta negozioarentzat era benetan efizientean betetzen duen.


PREZIOAK

Tienda online


Online denda negozio baten produktuak internet bidez saltzeko helburua duen webgune (edo webgune baten atala) da. Eskainitako produktu edo zerbitzuen katalogoa erakutsi ohi du, haien deskribapen, prezio eta erosketa birtualeko orgatxo batera gehitzeko aukerarekin batera. Ordainketa egiteko era aukeratzea ere ahalbidetu ohi du, PayPal, transferentziarako datuak, jasotzean ordaintzeko, etab., baita eskaera bakarrik jaso eta ordainketa beste era batera jasotzea. Behin enpresak eskaera jasotzean, kudeatu eta bidalketa bezeroak adierazitako helbidera egiten du, Correos-en zerbitzuaren bitartez, mezularitza enpresa batez, zuzeneko deskarga software produktuen kasuan, edo saldutako porduktuaren ohiko bitartekoen bidez. Honek aurrezki handia suposatzen du denda fisikoa ez badago, eta merkatu handiago batera iristea denda edukitzekotan.

Gehienetan funtzio horretarako zehazki diseinatutako Prestashop edo WooCommerce bezalako CMSCMSa administratzaile bati erabiltzaileari erakutsiko zaizkion testuak, irudi, eta datuak sortu edo editatzea ahalbidetzen dion edukiak kudeatzeko sistema bat da. Online merkataritzaren esparruan, salgai dauden artikuluen, prezioen, deskribapen eta abarren edizioa. bidez sortzen dira, betiere negozioaren beharrei egokituta, bai diseinuan zein funtzionaltasunean.


PREZIOAK

Web catálogo


Negozio baten webgunea eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuen erakuslehio ezinhobea izan daiteke. Web katalogo batek balizko bezeroei produktu guzti horiei buruzko informazio zehaztua eskuratzeko aukera ematen die, ezaugarri teknikoak, neurrira egiteko aukerak, edo bezeroarentzat aipagarria suerta daitekeen edozein datu mota barne. Ohiko katalogo baten funtzioak betetzen ditu, eta gainera produktuak editatu eta aldatu daitezke berehalakoan, edozein unetan informazio eguneratuta eskaintzeko.

Ezaugarri tekniko konplexuak dituzten produktuen kasuan, informazioa deskargatu daitezken pdf bezalako formatu desberdinetako fitxekin osatu daiteke, bezeroak produktuaren bere beharretarako egokitasuna aztertzea erraztuz.


PREZIOAK

Mantenimiento web


Webgune batek bere eraginkortasuna denboran zeha manten dezan, bere egoerari buruzko azterketak egitea garrantzitsua da, maila teknikoan (zuzen kargatzen jarraitzen duen, kargatze denborak, funtzionamendu egokia eta gailu eta nabigatzaileei egokitua,etab. ) eta kontzeptu mailan (eguneratutako diseinua, erakargarri eta eraginkorra, sortzerakoan kontuan hartutako helburuak betetzen dituena). Honetarako webgunearen diagnostikoa emango diguten eta zuzentze neurri eta hobekuntza egokienak abian jartzeko lagungarri suertatuko diren aldizkako berrikuspenak programatu egiten dira.

Edukia dinamikoaEduki dinamikoa duen webgunea erakusten duen edukia bisitariak egindako eskaera eta hautuen arabera aldatzen duena da. Kasu gehienetan, eduki hori zerbitzarian gordetako datu base baten bidez eguneratu egiten da. duen webgune baten kasuan, eduki hori arazo tekniko baten erruz gal ez dadin bermatzea ere garrantzitsua da. Honetarako, babestu beharrrezkoa den edozein datu, berri, irudi, edo argitaratutako artikulu, zein webgunean erabilitako informazioaren datubase babesteko backupBackup-a aukeratutako edukien babeskopia da, datubase, irudi, zein webgune oso batena. Babeskopia hauek babestu den informazioaren kokapen ezberdin batean gordeko dira, edozein gertakari beten aurrean berrezarri ahal izateko. errekurtsiboak ezartzen dira. Hauen maiztasuna webgunean gordetako datuak gehitu edo editatu egiten diren sarritasunaren araberakoa izango da.


PREZIOAK

Landing page


Landing page baten helburua bisital leadleadsLead-ak enpresa bati beraien kontaktu datuak ematen dioten erabiltzaileak dira, elkarrekintza eta marketing jarduerak erraztuz.-etan bihurtzea da. Webgune batean txertatu daitezke, baina ohikoa da honetatik kanpo egotea, eta bihurtze helburu horretara bideratutako berezko diseinua edukitzea. Haietara tresna ezberdinen bidez iritsiko da, webgune nagusian kokatutako CTACall To Action (Ekintzarako deia), bisitariaren arreta bereganatu eta eskaintza, promozio edo informazio zehatz baterantz bideratzeko diseinatutako loturak dira. botoiak, sare sozialak edo email marketing kanpainen bidez.

Microsite-en Landing page-ekiko desberdintasuna beraien helburua produktu edo zerbitzu bat denbora tarte mugatu batez sustatzea izatean datza, bultzatutako produktuaren erakargarritasuna eta abantailak erarik eraginkorrenean komunikatzeko diseinu deigarri eta txundigarriak erabilita.


PREZIOAK

Hosting y dominios


Hosting edo web ahokalekua webgune bat bisitarien eskura etengabe mantenduko duten zerbitzarietan gordetzeko hornitzaileek eskainitako zerbitzua da. Horrekin batera, webgune horren fitxategi, datubase eta edukiak kudeatzeko tresnak eskura jarzten ditu. eta domeinuDomeinu izenak, era erraz batean esanda, webgune bat bakan eta esklusiboki identifikatzen du bisitarien sarbidea ahalbidetzeko. Funtzionatzeko webgune hori gordeta dagoen ip helbidera seinalatu behar du.-aren aukeraketa webgune baten arrakastarako eta bere helburuak lortzeko ezinbesteko elementua da. Hosting-ak webgunearen tamaina, trafiko eta funtzioei egokitutako ahalmena eduki behar du, ez da berdina web korporatibo estatiko txiki bat edo irudi eta datu kopuru handa dituen berri webgune dinamiko bat hartzea. Hornitzaileak eutsi dezaken trafikoaren ahalmena webguneak jasoko dituen bisita kopururaren arabera hautatuko da. Domeinu izen egoki bat aukeratzeko ere arau batzuk jarraitzea komenigarria da, gunearen ikusgarritasuna, domeinuaren eta enpresa markaren arteko erlazioa, kokapenean duen eragina, etab. aztertuta. SSLSSL web zerbitzari eta erablitzaile beten arteko datuen garraioa erabat zifratuta edo enkriptatuta dela bermatzen duen segurtasun protokolo bat da. Honela, nahiz eta datuak lapurtuta izan, informazioa segurua mantentzen da. ziurtagirien instalazioak bezeroaren datuentzat segurtasun handiagoa ematen du eta erabiiltzaileekiko irudia hobetzen du, orrialdearen kokapenean laguntzeaz gain.

Aukeratzeaz gain, garrantzitsua izaten da domeinu eta hostingaren berritze epeak zaintzea, eta azken honen egoera maiz aztertzea, gelditzen zaion espazioa, webgunearen kargatze abiadura, erabilitako software bertsioak, eta webgunearen funtzionamenduan eragina duten faktore guztiak.


PREZIOAK

Contenido y traducción


Webgune baten edukia bisitari edo bezeroekin komunikatzeko funtsezkoa da. Munduko diseinurik hoberenak ez du bere helburua lortuko eskaintzen duena ez bada bisitariaremtzat erakargarria.

Testuak beraien funtzioaren arabera idatzi behar dira. Ez da berdina orpmozio bat aukeratzera bultzatu behar duen paragrafo bat idaztea edo izaera teknikoa duen argibide bat (nahiz eta honek ere bere funtzio informatiboa erarik komertzialenean egin dezan pentsatzen idatzi behar den). Testu guztiak, beraien helburua kontuan hartuta estilo eta tamaina egokian idazteaz, webgunearen beste edukiekin eta markarekin era egokian erlazionatuta egon behar dute. Bisitariei webgunearen hizkuntza nagusia ez den beste batean zuzendu nahi zaionean, kalitatezko itzulpenak eta hizkuntza batetik bestera igarotzeko bide erraza eskaintzea garrantzitsua da.

Era berean, webgunean erabitzen diren irudi edo beste media motek beraien funtzioa eduki behar dute, eta baldintza batzuk bete behar diruzte: kalitate ona, tamaina zuzena, testu edukiarekiko adierazgarriak etakoherentak izatea edo itxura eta komunikazio mailan baliagarri izatea. Beraien aukeraketa erabakigarria da, web orri baten pisu estetikoari eduki mota hauek eusten baidiote hein handi batean.


TARIFAS

Zure proiektuaz hitz egingo dugu?

Zure web proiektu diseinu, marka birdiseinatze,... eta abarrez hitzegiteko jar zaitez gurekin kontaktuan.

Zure helburuak lortzen eta zure negozioa haziaraten lagunduko dizugu.

KONTAKTATU